Pentsamendua


→  Ideala gizakiaren buruan transposatutako eta itzulitako materia baino ez da.

→Natura osotasun artikulatu eta bakar bat gisa ulertu, zeinetan objektu eta fenomenoek organikoki haien artean lotuta , elkarren menpe daude eta haien artean baldintzatzen dira.

  → Horregatik,fenomeno bat ere ez da ulertzen isolatuta hartzen bada.

→ Isolatuta aztertuz gero edozein fenomeno zentzugabea irudi daiteke.

→ Edozein fenomeno ulertua eta azaldua izan daiteke besteekiko daukan erlazio bereizezina eta etengabeko mugimendua aztertuz gero.

JAIO→GARATU→HIL

→Materialismoaren arabera hau da materia ororen garapen naturala, errealitatea osatzen duten fenomenoena ere. Adibide gisa edozein pertsonaren bizitza hartu dezakegu edo mundua osotasunean ere, noizbait sortu izan zen, etengabeko garapenean dago momentu hortatik eta noizbait hilko da (Metafisikaren kontra, honek prozesu zirkular gisa ulertzen baititu).

→Naturak bere baitan kontraesanak:

Gertakari eta materia orok bere alde onak eta txarrak baitauzkate, etorkizuna eta iragana, iraungipena eta garapena… Bi alde antagonikoen arteko leihak,berria eta zaharraren arteko lehiak, garapen-prozesuaren barne-edukia osatzen du, aldaketa kuantitatiboak aldaketa kualitatibo bihurtzearen barne-edukia.

Horregatik, metodo dialektikoaren arabera, behe-mailatik goikorako garapen-prozesua ez doa fenomenoen garapen harmonikoaren prozesu gisa, baizik eta objektuei eta fenomenoei dagozkien kontraesanak beti agerian jarriz, kontraesan haietan oinarrituta diharduten joera kontrajarrien arteko “borroka” prozesu batean.

→Horregatik historia ere etengabeko garapenaren ikuspuntutik aztertu behar da, Materialismo historikoa.

→Argi dago zientzia oinarritzat harturik bestelako erlijioak eta pentsamendu idealak baztertzen dituela.

URSS-eko propaganda kartela erlijioen aurka