Materialismo Historikoa


Materialismoaren ustez gizakiaren existentziarako beharrezkoak diren bizibideak lortzeko modua, ondasun materialak ekoizteko modua (elikagaiak, jantziak, oinetakoak, etxebizitza, erregaia, ekoizpen-tresnak, etab.), gizartea bizi eta garatu ahal izateko beharrezkoak direnak zehazten dute zein erregimen soziala dagoen eta ez arrazoi geografikoak edo populazio kopurua.

Baldintza modernoen barruan, esklabutzaren erregimena logikaren aurkako zentzugabekeria eta ergelkeria da. Aitzitik, komunismo primitiboaren erregimenaren banaketa-baldintzen barruan, esklabutzaren erregimena fenomeno guztiz logikoa eta naturala zen, komunismo primitiboarekin alderatuta aurrerapena baitzen.

Dena, beraz, baldintzen, lekuaren eta denboraren araberakoa da. BALDINTZA MATERIALAK kontuan hartzea ezinbestekoa da.

Horregatik materialismo marxistaren ikuspuntutik klase zapalduek burututako eraldaketa iraultzaileak fenomeno erabat natural eta saihestezina dira.


KOMUNISMO-PRIMITIBOA→ERREGIMEN-ESKLABISTA→FEUDALISMOA→KAPITALISMOA

Hau da beraz kontzepzio filosofiko honen ustez gure gizartearen garapena gaur egun arte. Teoria honen arabera hurrengo fasea Sozialismoa izango zen, zeinetan produkzio-bideak sozializatuko lirateke, hau da, gutxi batzuen eskuetan egon beharrean “denonak´´ izango ziren, estatuarenak (nazionalizatuak) zeinetan estatua proletargoaren mesedeetara egonen zen.

Azkenik Komunismoa izango zen fase gorena zeinetan produkzio-bideak guztion eskuetan egongo ziren ekonomia planifikatu batean, zapalkuntzarik gabeko gizartea lortuko zen eta honekin batera estatuaren abolizioa, izan eta, estatua klase bat beste baten zapalkuntza bermatzeko erraminta besterik ez da. 

Argazkia URSS-eko propaganda kartel bat da “Heriotza imperialismo mundialari”